12. ERRONKA PARTEKATU ETA PARTE HARTU

Erronka honen bidez, elikagaien xahuketaren arazoaren inguruan sentsibilizatzeko zure konpromiso eta ekarpena lortu nahi ditugu. Pertsona/erakunde preskriptoreen bila ari gara, gure mezua zabal dezaten borroka honetan pertsona gehiago sartzeko.

Dagoeneko Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformaren kide bazara, helarazi Plataformari buruzko informazioa zure hornitzaileei, bezeroei, bazkideei, etab.
Orain elikagaien xahuketaren aurka borroka egiten duen pertsona/erakundea zara, baina ez zaitez konformatu!

Partekatu zure esperientzia zure ingurunearekin, mantendu zure kezka eta jakin-mina bizirik eta probatu xahuketaren aurka borrokatzeko bide berriak

ZER INFORMAZIO ZABALDU DEZAKET? Hasteko, #0despilfarrourtea kanpainan izan ditugun erronkak oroitarazten dizkizugu: Gogoratu Gabonetarako jarraibideak ere! :

PLATAFORMAREKIN BAT EGIN Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma erakunde eta pertsona partikularren sarea da, ahaleginak batu eta elikagaien xahuketaren aurkako borrokarako konpromisoa hartu nahi duena. ZERGATIK BAT EGIN? ZER ESKAINTZEN DUGU? Partikularrei informazioa eta tresnak ematen dizkiegu, elikagaien xahuketaren aurkako konpromisoa garatu eta aktibatzeko aukera izan dezaten. Erakundeek elikagaien xahuketaren aurkako borrokan oinarritutako sarea osatuko dute (ikusi manifestua) eta modu aktiboan parte hartuko dute, Plataformak sustatutako kanpainen preskrikptore gisa. Plataformara sartu

NON TOPATU INFORMAZIO GEHIAGO Anoen kalkulagailua Elikagaien xahuketaren arazoa agerian jartzeko asmoz, aurten, Elika Fundazioak webgune berri bat jarri du interesdunen eskura, informazioa eta tresnak emateko:
www.zerodespilfarro.eus
Aprobetxamendu-errezetak Ekimenen Mapa geihen kontsumitzen diren elikagaiena zuen ekarpenekin elikatuko dena elikagaien xahuketaren aurka Euskadin aurkitu daitezken ekimenak Mapa horretan hainbat elkarte Plataformako kideek aukera dute eremu berri honetara modu autonomoan sartzeko, egiten ari diren ekintzak (proiektuak, ekitaldiak, argitalpenak, etab.) erregistratzeko, eta, horrela, horien hedapena handitzeko. Gainera, Nirea webgunea aipatu nahi dugu. Bertan, elikagaien eta lehenengo mailako sektorearen balioan jartzen da arreta, baserritarrei, sasoiko elikagaiei, tokiko merkatuei, landa-inguruneko esperientziei eta abarri buruzko informazioaren bidez. Beste gune interesgarri batzuk: SAVE FOOD: Elikagaien galera eta xahutzea murrizteko mundu mailako ekimena STOP FOOD WASTE MÁS ALIMENTO, MENOS DESPERDICIO SOM GENT DE PROFIT APROFITEM ELS ALIMENTS LOVE FOOD HATE WASTE

ZEURE ESPERIENTZIAK GEHITU www.zerodespilfarro.eus webgunean, tresnak, tailerrak eta abar argitaratuko ditugu hilez hil, baita elikagaien xahuketari aurka egiteko helarazten diguzuen beste edozein ekimen ere. Nirearen webgunean (www.nirea.eus) fokua elikagaien eta gure sektore primarioaren balioan jarriko dugu: baserritarrei, sasoiko elikagaiei, tokiko azokei, landa-inguruneko esperientziei eta abarrei buruzko informazioa argitaratuko dugu. Har ezazu parte! #zerodespilfarro Jarrai ezazu xahuketaren aurkako ekintzak @ELIKA_Fundazioaren bitartez, eta erabili #zerodespilfarro traola sare sozialetan zure ekimenak ikusarazteko.
You don't have permission to register