Slide BERRITU ETA... ON EGIN (BERRIZ)! 10. ERRONKA

Slide Ez dakizu soberakinekin zer egin Jarraitu arretaz den-dena aprobetxatzeko gure errezetei!

Slide Aurreko erronkan, Sobera ez dauden soberakinakizenekoan, sobera gelditzen ziren elikagaiekin zer egin azaldu genizun, zaborretan buka ez zezaten. Erronka honetan, Euskadiko zenbait ostalaritza-eskolak errezeta gozo-gozoak proposatuko dizkigute, sobera geratu diren elikagai horiek aprobetxatzeko eta gure janariari berriz ere merezi duen balioa emateko. Gainera, beste atal bat sortu dugu: aprobetxamendu-errezetak. Bertan, jarriko ditugu bidaltzen dizkiguzuen errezeta guztiak, beste pertsona batzuek ere erabili ahal izan ditzaten. Horra hor elikagaiak xahutzeari aurre egiteko beste modu bat.
Ez izan lotsarik, bidali elikagaiak aprobetxatzeko zure errezeta helbide honetara: nodespilfarro@elika.eus

Aprobetxamendu-
errezetak

keyboard_arrow_up

Soberakinak erabili eta izan berritzaile!

keyboard_arrow_up

Slide Ensalada de pollo ERREZETA IKUSI Escuela de hostelería Gamarra HEGAZTI-ENTSALADA ARBENDOLEKIN ERREZETA IKUSI OILASKO ERRE KROKETAK ERREZETA IKUSI OILASKO ETA BARRENGORRI QUICHEA ERREZETA IKUSI BROKOLI TESTURAK ELIKAGAIAK APROBETXATZEKO GURE ERREZETAK

Slide

Aprobetxamendu-
errezetak

keyboard_arrow_up

Gure errezeta-liburua ikusi!

keyboard_arrow_up

Slide SOBERAKINAK APROBETXATZEKO ERREZETAK DITUZTEN WEBGUNEAK

Slide ZEURE ESPERIENTZIAK GEHITU www.zerodespilfarro.eus webgunean, tresnak, tailerrak eta abar argitaratuko ditugu hilez hil, baita elikagaien xahuketari aurka egiteko helarazten diguzuen beste edozein ekimen ere. Nirearen webgunean (www.nirea.eus) fokua elikagaien eta gure sektore primarioaren balioan jarriko dugu: baserritarrei, sasoiko elikagaiei, tokiko azokei, landa-inguruneko esperientziei eta abarrei buruzko informazioa argitaratuko dugu. Har ezazu parte! #0despilfarrourtea Jarrai ezazu erronka gertutik #0despilfarrourtea traolarekin eta zuk hautatutako beste espezifikoren batekin; eta erabil itzazu zuk ere sare sozialetan zure ekimenak ikusarazteko.