Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma 2018ko urrian eratu zen, erakunde publiko eta pribatuen artean sinergiak sortzeko helburuarekin, Euskadin elikagaien xahuketari elkarrekin aurre egiteko. Gaur egun, 100 erakundek baino gehiagok osatzen dute. www.zerodespilfarro.eus webgunean kontsulta daiteken Ekintza-plana daukagu martxan, elikakatearen eragile guztiei zuzendua. Zalantzarik gabe, elikagaien xahuketa murrizteko moduetako bat da jaten dugun hori baloratzen ikastea: elikagaiak ekoizteak eskatzen duen lana eta tokiko elikadura-sistemen inpaktua. Horretarako, ezinbestekoa da jakitea zein diren Euskadin ekoizten diren elikagaiak; nor dagoen horien atzean; nola ekoitzi, harrapatu edo eraldatzen dituzten; eta zein diren Euskadiko landako, kostaldeko eta hiriko gizarteen arteko topaguneak. Balio eta helburu horietatik abiatuta sortu zen Nirea, eta horregatik egin du bat kanpainarekin. Horiek horrela, bi ekimenen arteko lankidetzaren bidez, Euskadin elikadura-sistema jasangarriago bat sustatu nahi da.

Eta denak erantzunkide zaretenez, beste behin ere gonbidatu nahi zaituztegu beste eragile batzuk mobilizatzen eta ekintzak garatzen laguntzera, herritarrengana iristeko. Izan ere, arazoari buruzko kontzientziarik ez badago, zaila izango da konpontzea. Lehenengo pausoa eman dugu elkarrekin ekiteko.
Eta, orain...

LAGUN IEZAGUZU ERRONKA HAU BETETZEN! 2020an zehar, 12 erronka planteatuko ditugu elikagaien xahuketa prebenitzeko, eta tresnak eta ezagutzak partekatu, tailerrak antolatu eta esperientziak diseinatuko ditugu herritarrei dagokion hilabeteko helburua lortzen laguntzeko.

Horrez gain, fokua tokiko elikagaietan jarriko dugu, horiekiko errespetua landuz, baita baserritarren eta arrantzaleen lanarekiko eta elikagaiak ekoizteko beharrezkoak diren baliabideekiko errespetua ere.

ZEURE ESPERIENTZIAK GEHITU www.zerodespilfarro.eus webgunean, tresnak, tailerrak eta abar argitaratuko ditugu hilez hil, baita elikagaien xahuketari aurka egiteko helarazten diguzuen beste edozein ekimen ere. Nirearen webgunean (www.nirea.eus) fokua elikagaien eta gure sektore primarioaren balioan jarriko dugu: baserritarrei, sasoiko elikagaiei, tokiko azokei, landa-inguruneko esperientziei eta abarrei buruzko informazioa argitaratuko dugu. Har ezazu parte! #zerodespilfarro Jarrai ezazu xahuketaren aurkako ekintzak @ELIKA_Fundazioaren bitartez, eta erabili #zerodespilfarro traola sare sozialetan zure ekimenak ikusarazteko.
You don't have permission to register