Garaiak, politak, itsusiak, txikitxoak, ile horiak, beltzaranak… Gizakiok ez gara denak berdinak. Orduan, zergatik ematen diogu hainbesteko garrantzia fruta eta barazkien itxura fisikoari?
Aitzitik, “elikagai itsusiek” eskatzen ditugun edertasun kanonak betetzen dituzten horien ezaugarri nutrizional eta organoleptiko berdinak dituzte. Elikagai bat itxura estetiko hutsagatik baztertzen badugu, baliabide eta lan asko ari gara alferrik galtzen: erabilitako haziak, lantzeko erabilitako lurra, nekazarien lana, eta ura edo erregaia bezalako beste baliabideen gastua. Baliabide horiek denak galdu egiten dira lan horren fruitua galtzen denean.
Garaiak, politak, itsusiak, txikitxoak, ile horiak, beltzaranak… Gizakiok ez gara denak berdinak. Orduan, zergatik ematen diogu hainbesteko garrantzia fruta eta barazkien itxura fisikoari?
Ekoizten diren elikagaien heren bat ez dira inoiz merkaturatzera iristen. Fruta eta barazkiei dagokienez, FAOren arabera, mundo osoan ia erdia (%45) baztertu egiten da arrazoi estetikoak direla medio.
Aitzitik, “elikagai itsusiek” eskatzen ditugun edertasun kanonak betetzen dituzten horien ezaugarri nutrizional eta organoleptiko berdinak dituzte. Elikagai bat itxura estetiko hutsagatik baztertzen badugu, baliabide eta lan asko ari gara alferrik galtzen: erabilitako haziak, lantzeko erabilitako lurra, nekazarien lana, eta ura edo erregaia bezalako beste baliabideen gastua. Baliabide horiek denak galdu egiten dira lan horren fruitua galtzen denean.
FAOk dioen bezala:
Tokiko landareen aldaerak ezagutu nahi badituzu, hurbildu Euskal Herriko Hazien Sarea eta, gainera, hazien zaindari bihurtu ahal izango zara.
Slow Fooden Dastamenaren Kutxan erregistratutako elikagaiak ere kontsultatu ahal izango dituzu; proiektu horrek
Baserri eta lonja ugarik irekitzen dizkiete ateak bisitariei, eta dastatzeak eta esperientzia bakanak eskaintzen dituzte.
Hurbildu bisitatzera!
Honen adibide on bat Catalunyan aurkitzen dugu. Fundació Espigoladors buruxkatzearen antzinako jarduera berreskuratu du. Buruxkatzea ekoizlearekin hitzartuta ekoizpen soberakin izateagatik, salmenten jaitsieragatik edo arrazoi estetikoengatik zirkuitu komertzialetik baztertzen diren fruitu eta barazkiak jasotzean datza. Gainera, hau egiteko gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonek egiten dute lan.
Beste adibide bat, 2016ko otsailetik aurrera, EROSKIk urtero antolatzen du "Itsusiak bezain onak" kanpaina, prezio apalagoan, itxura desberdina baina zapore eta kalitate bera duten frutei irtenbidea emateko. Segurtasun-berme bereko produktuak dira, baina ez dituzte forma- eta itxura-estandar normalak betetzen. Elikagaien xahutzea geldiaraztea du helburu.
Antzeko ekimenik ezagutzen al duzu zugandik hurbil? Animatu zaitez zure inguruan egiten ari dena ezagutzera! Ziur “Ugly Food” mugimenduko printzipioetara egokitzea uste duzun baino errezagoa dela.
fitxa deskargatu