11. ERRONKA MURRIZTU ZURE ONTZIAREN PISUA

Elikagaiak zaborretara
Ez, eskerrik asko!
Erronka berri horren bitartez, Elikagaien Xahuketaren aukako Euskadiko Plataformak bat egin nahi du Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin. Aurten, hain zuzen, azaroaren 21etik 29ra egingo da. Aste horretan, hondakinak prebenitzeari buruzko sentsibilizazio-ekintzak egingo dira Europa osoan barna.

Erakundeek apur bat ezberdin planteatzen dute soberakinak eta elikagai-hondakinak kudeatzeko hierarkia, funtsean antzeko patroiak dituzten arren. Hau da guk erabiltzen duguna: SOBERAKINAK ETA ELIKAGAI-HONDAKINAK KUDEATZEA: GAZTELANIAZKO 4 R-AK @0despilfarrourtea sentsibilizazio-kanpainaren esparruan, 2020an herritarrengan elikagaiak erabiltzeko eta kontsumitzeko dituzten ohituretan aldaketa eragin nahi duten hainbat erronka proposatu ditugu, elikagaien xahuketa murrizteko helburuarekin. 12 erronka...helduko diezu? 4R Proposatutako erronka guztiek gaztelaniazko “4 R”-en kontzeptuan dute oinarria: REDUCIR (Murriztu) REUTILIZAR (Berrerabili) REDISTRIBUIR (Birbanatu) RECICLAR (Birziklatu) Besteak beste, etxean elikagai-soberakinak sortzea prebenitzeko (edo murrizteko) jarraibideak eman ditugu (menuak behar bezala planifikatuz, erosketa arduratsuak eginez edo anoak mahaikide kopurura egokituz), baita elikagaiak berrerabiltzeko ere (tupperretan sartzea jatetxeetako soberakinak, elikagaiak aprobetxatzeko errezetak erabiltzea, etab.).

Bestalde, badaude elikakateko eragileek (lehen mailako ekoizleak, elikagaiak eraldatzen dituzten enpresak, handizkako eta txikizkako saltzaileak, katerinak eta abar) sustatutako bestelako ekimen batzuk ere: modu altruistan ematen dituzte elikagaiak, birbanatu egin daitezen. Modu horretan, erakunde sozialen elkarlanari esker, erakunde horretako onuradunek kontsumi ditzakete elikagai horiek. Euskadin, sare solidario horietako asko Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformako kideek osatzen dituzte.

Batzuetan, zuzenean kontsumitu ezin izango ditugun soberakinak pilatzen zaizkigu gure etxeetan. Jarraian elikagai-hondakin eta -bazterkinak errebalorizatzeko, eta, modu horretan, zabortegietan bukatzea saihesteko hainbat moduren berri emango dizugu. Arrain-hezurrak, fruta eta barazkien azalak, haragi-zatiak eta hezurrak dira mota horietako hondakin ohikoenetako batzuk. Horrez gain, ogia errebalorizatzeko trikimailuren bat ere emango dugu.

Hona hemen adibide batzuk:
Ogia
Hainbat ikerketak erakutsi dute etxean gehien botatzen den elikagaietako bat dela ogia. 2019an 58,8 milioi kilo ogi baino gehiago bota ziren; hau da, zazpi ogi-barra segundoko. Gainera, batez bestean, 22 euroko kostua edukiko lukete hondakin horiek urteko etxe bakoitzean.
Ogia gogortu aurreko epea luzatzeko, onena da telazko poltsa batean edo ogi-saski batean gordetzea, transpiratu dezan.
Ogi-hondakinak kontserbatzeko beste metodo batzuk izoztea edo beste errezeta batzuetarako aprobetxatzea da, besteak beste, ogi-torradak, ogi-mamiak eta budinak egiteko. Baina, horrez gain, OGI BIRRINDUA ere egin daiteke. Batez ere, ogia lehor eta gogor baldin badago, beti dago birrindu edo xehatzeko aukera, gerora elikagaiak ogitan pasatzea behar duten beste errezeta batzuetan erabiltzeko; adibidez, haragi-bolak, zopak eta abar egiteko.
ANIMALIEN ELIKADURA ELIKAGAIAK ERREBALORIZATZEA / ELIKAGAI-BAZTERKINAK ETA HONDAKINAK BIRZIKLATZEA KONPOSTA Konpostak elikagai-hondakinek zabortegietan bukatzea saihesteko aukera ematen du, baina aintzat hartu behar da ez duela balio elikagaien xahuketa murrizteko. Elikagaien xahuketaren aurkako borrokan, aintzat hartu behar dira, ezer baino lehen, elikagai-hondakinak sortzea prebenitzeko ekimenak, eta, ondoren, elikagaiak berrerabiltzera eta birbanatzera (adibidez, dohaintzan emanez) bideratutako ekintzak.

Biohondakinek etxeko hondakinen zati oso handi bat hartzen dute. Zehazki, Euskadin etxeko hondakinen % 28tik gora hartzen dute; hau da, 300.000 tona baino gehiago urtean.

Euskadin badago komunitate-mailan egiten den konpostajea erregulatzen duen araudi bat, barne hartzen dituena hainbat tokitan bete beharreko baldintzak, esaterako, eskoletan.
69/2019 Dekretua, apirilaren 9koa, komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituena. EUSKADIN KOMUNITATE-KONPOSTAJEA EGITEKO GIDA PRAKTIKOA-IHOBE Haragi-zatiak eta hezurrak (hegaztiak eta/edo haragi gorriak)
Material horiek SALDA egiteko erabil daitezke, gero zuzenean zopen bidez kontsumitzeko edo beste errezeta batzuetan osagai gisa erabiltzeko (paellak, gisatuak…).
Hasteko, gorde hezurrak eta haragi-zatiak poltsa batean eta sartu izozkailuan, salda egin behar duzunean erabiltzeko. Ez ahaztu poltsan bertan edukia eta izozte-eguna jasoko dituen etiketa bat jartzea. (9. Erronka birpasa dezakezu)
Para cocinarlo, lo mejor es hacerlo de forma lenta, en una olla normal o, si se tiene, en olla lenta. A los descartes de carne se les pueden añadir unas verduras y sus recortes. Además, es posible congelar el caldo y así tenerlo preparado para su utilización.
Basque Culinary Centerrek egindako gidaliburu honetan, sukaldeetan sortzen diren bazterkin nagusiak identifikatu eta berauek aprobetxatzeko soluzio errazak proposatzen dira

Bazterkinak: Birbalorazio gastronomikoa
BASQUE CULINARY CENTER
Informazio gehiago Antzina ohikoa zen fruta eta barazkien salmenta zuzena egitea ekoizleen eta kontsumitzaileen artean, batez ere landa-eremuan. Transakzio horretan, kontsumitzaileek beren etxeetako ogi-soberakinak gorde ohi zituzten, ekoizleek baserrietara eraman eta animalien bazka gisa erabiltzeko.

Baserria edo autokontsumorako abeltegi txiki bat duen norbait ezagutzeko zorte ona baduzue, jardunbide egokia izan daiteke elikagaiek zaborretan bukatu ez dezaten. Animatu egiten zaituztegu probatzera. Alabaina, beti hartu behar dira aintzat elikagaien segurtasunaren arloko hainbat kontu: ogia telazko poltsa batean gorde behar da beti, toki lehor batean mantendu eta lizuna duen zati oro baztertu.

Ekonomia Zirkularraren helburu nagusia da ahalik eta denbora gehien mantentzea produktuek, osagaiek eta materialek ekonomian duten balioa. Zehazki, ekoizpen- eta kontsumo-sistema eraginkorragoak lortzera dago bideratuta, horretarako bata bestearen atzeko ziklo birsortzaileak erabiliz. Horrela, murrizketa bikoitza lortzen da: batetik, murriztu egiten da lehengaien eta energiaren kontsumoa, eta, bestetik, ekoizpen-prozesuetan sortzen diren hondakin eta emisioen kopurua.

Ekonomia zirkularra aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa da enpresek, lurraldeek eta norbanakoek duten ikuskera aldatzea, ekoizteko eta kontsumitzeko modua birpentsatzeko.
EKONOMIA (ELIKADURA) ZIRKULARRAREN KONTZEPTUA Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030

ZEURE ESPERIENTZIAK GEHITU www.zerodespilfarro.eus webgunean, tresnak, tailerrak eta abar argitaratuko ditugu hilez hil, baita elikagaien xahuketari aurka egiteko helarazten diguzuen beste edozein ekimen ere. Nirearen webgunean (www.nirea.eus) fokua elikagaien eta gure sektore primarioaren balioan jarriko dugu: baserritarrei, sasoiko elikagaiei, tokiko azokei, landa-inguruneko esperientziei eta abarrei buruzko informazioa argitaratuko dugu. Har ezazu parte! #0despilfarrourtea Jarrai ezazu erronka gertutik #0despilfarrourtea traolarekin eta zuk hautatutako beste espezifikoren batekin; eta erabil itzazu zuk ere sare sozialetan zure ekimenak ikusarazteko.
You don't have permission to register