Higiene-arau errazagoak txikizkako merkatari txikientzat eta elikagaiak dohaintzan emateko

Europako Batzordeak jarraibide berriak argitaratu ditu. Jarraibide horiek orientabidea ematen dute elikagaien segurtasuna kudeatzeko sistemei buruz, elikagaien txikizkako salmenta-jardueretarako, elikagaiak dohaintzan ematea barne. Ekimen horren xedea da enpresa txikiei (bestak beste, harategiak, okindegiak, janari-dendak eta izozki-dendak) laguntza ematea elikagaien ekoizpen segurua bermatzeko EBren arauak ezartze aldera.

 

Gidak arau horiek ezartzeko modu erraz bat proposatzen du. Azpimarratu egiten du garrantzitsuak direla higiene-praktika egokiak, horiek nahikoak izan baitaitezke txikizkako denda txikietan. Halatan, lagundu egingo zaie Arriskuen eta Kontrolgune Kritikoen Analisian (APPCC)oinarritutako prozeduren(nahiko zailak)eragileei. Elikagaien segurtasunak bermatuta jarraitzen du jarraibide horietan. Batik bat, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzaren bi zientzia-iritzitan oinarritzen dira.

 

Elikagaiak dohaintzan emateko EBren jarraibideetan (2017an onetsiak) oinarrituta, gidak are gehiago errazten du elikagaiak dohaintzan ematea; izan ere, elikagaien banaketa segurua bermatzen laguntzen duten higiene-praktika egokien gehigarriei buruzko gomendioak ematen ditu. Elikagaiak dohaintzan ematea segurtasunaren arloko erronka espezifikoa izan daiteke, banatzen diren elikagaiak euren bizitza erabilgarriaren amaieran egon baitaitezke, bai eta eragile gehigarrientzat ere (elikagai-bankuak eta ongintzako beste erakunde batzuk, besteak beste), elikagaiak hornitzeko katea oso zabala baita.

 

Covid-19aren pandemiarekin lotuta, elikagaiak dohaintzan emateko eskaerak gora egin du, eta, testuinguru horretan, gida berri horrek laguntza ematen die tartean dauden eragile guztiei. Oro har, komunikazio berri hori bat dator erabat Batzordeak duela gutxi bere egin duen “baserritik mahaira” estrategiarekin; izan ere, eragin mesedegarria izan dezake elikagaien xahuketa murrizteko eta elikagaien segurtasuna sustatzeko, erraztu egiten baititu elikagaiak dohaintzan emateko praktika seguruak.

You don't have permission to register