Euskadiko ekimenen mapa

Zerodespilfarro.eus webgunean Elikagaien xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformaren kideek osatutako Euskadiko Ekimenen Mapa kaleratu dugu.

Mapa honetan bildu nahi ditugu Euskadin elikagaien xahuketaren aurkako borrokaren alde egiten ari diren esperientzia eta jarduera guztiak. Tresna honen bidez, gauzatzen ari diren ekintzak ikusarazi nahi ditugu, baita horiek hainbat eragileren eskutik errepikatu daitezen lagundu ere.

Plataformako harpidetuek bere kabuz ekimenak argitaratzeko aukera izango dute, Kontrol-aginte erraz baten bitartez.

 

Zure ekimenak ikusarazi nahi badituzu, lehendabizi Plataforman parte hartu, eta ondoren, eska ezazu zure Kontrol-agintera sarbidea.

Jadanik Plataforman parte hartzen baduzu, bideo txiki bat atxiki dizuegu, erregistro-eskaera egiteko jarraitu beharreko pausoekin:

Kontrol Aginterako sarbidea eman badizugu, zure ekimenak partekatu ahalko dituzu. Hemen erakusten dizugu nola egin dezakezun hori:

You don't have permission to register